[itzul] Euskalbar nola kontsultatu zuzenean Wordfast-etik
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Maiatza 25, 09:13:55, CEST 2010
Euskalbarren Shift+Enter gisako kontsulta bat egin daiteke Wordafst-etik
zuzenean. Era honetan konfiguratu behar da Wordfast:
1. Zabaldu Wordfast-en leihoa; Terminology > Reference atalean, External
dictionaries-en azpian, eskuineko #1 botoia sakatu, #2 ikus dadin.
2. Ezkerreko botoi luuuuuzea sakatuz, bilatu zure Firefox programaren
exekutagarria dagoen karpeta (gehienetan, c:\Program Files (edo Archivos
de programa\Mozilla Firefoz\firefox.exe), eta hautatu.
3. Erdiko Keys botoia sakatu, eta agertzen den leihotxoan kopiatu hau:
Firefox;^%s{pause}{SearchWord}+{Enter}
4. Itxi Wordfast-en leihoa, aldaketak gordeta.
Hortik aurrera, Wordfast-en lanean ari garelarik, bilatu nahi dugun
hitza hautatu dokumentuan bertan, eta Alt+Ctrl+F sakatuta, une horretan
Euskalbarrek duen konfigurazioa erabiliz, Shift+Enter gisako bilaketa
egingo du.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago