[itzul] prolatiboa eta absolutiboa nahastea

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ost, Maiatza 26, 13:02:57, CEST 2010


-tzat kasuaren ordez, izena kasu absolutibo mugagabean erabiltzeko  
joera zabala dago.

horrelakoak normal ikusten dira euskal testuetan:

"ez-dakit-zer hartu zuen helburu"

halakoetan, "izan zuen helburu" onartzen dut, "izan zuen helburutzat"  
orobat, eta "hartu zuen helburutzat" ere bai.

baina "hartu zuen helburu" horri itxura txarra hartzen diot.

inork argibide ziurrik balu, eskertuko nioke.

x.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago