[itzul] Bajón

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Aza 4, 12:11:46, CET 2010


> Tresna hau da bajon<http://en.wikipedia.org/wiki/Dulcian>.

Ez dakit nola esan izan zaion euskaraz, baina iruditzen zait erne ibili 
behar dela kontu batekin: gaztelania berezi egiten da, inguruko 
hizkuntzetatik, «bajón» terminoa erabilita. Hizkuntza gehienetan 
latinezko «dulcis» errotik eratorritako terminoren bat darabilte: fr 
«douçaine»,  de «dulzian», it «dulciana».

Esango nuke gure «dultzaina» termino bera dela, nahiz beste tresna bat 
izendatzen duen, hain zuzen ere soinu askoz altuagoak ematen dituena.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago