[itzul] Adorar eta venerar
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Or, Aza 12, 09:18:33, CET 2010
*Badakit berandu natorrela, baina atentzioa eman dit batek "*Inork ba al
daki euskarazko tradizioan nola bereizi izan diren bi aditz horiek?*"
galdetu eta erantzunetan, taxuzko iritziaz harago, tradizioaren berri eman
ez izanak. Ez da aztarrika luze ibili beharrik tradizio bila, nik uste:*
* *
*Hiztegi Batua*
* *
*adoragarri *izond.: *Jainkoa bakarrik da adoragarria*.
*adorarazi*, adoraraz, adorarazten. *dio *ad.
*adoratu*, adora, adoratzen. *du *ad.
*adoratzaile*
*adorazio*
* *
*Orotariko Euskal Hiztegia*
* *
*adoratu *(SP, Urt, Lar, *VocBN, *Gèze, H, Lrq rad. /adóa/), *adoradu *(Lcc).
Adorar. "Adorare" Urt I 224.
"Adorar, *adoratu, gurtu, gur egin*" Lar. v. *gurtu, jauretsi. * *Tr. *Usado
abundantemente en todas partes hasta fines del s. XIX; a partir de entonces
sólo en bersolaris y en unos pocos autores, sobre todo septentrionales.
* *
*Eta adibideak, zientoka.*
* *
*Hiztegi Batua*
* *
*beneragarri*
*beneratu*, benera, beneratzen. *du *ad. *g.g.er.*
*benerazio *iz. *g.g.er.*
*Orotariko Euskal Hiztegia*
1 *beneratu *(Lar, Añ). Venerar. "Venerar, *anbaldu, beneratu, donekarri,
gurtu, ohoratu*" Lar (v. tbn. en Añ).
*Tabirako kapilla ederrean beneretan dan Birjina santisima errosariokoari*.
Urqz 1. *Zaragozako gure Eleizan debozio andiaz beneratzen da*. Cb *Eg *III
356. *Ama Birjiñaren debozioan txit aurreratu zan Anunciada esaten dan
imajina guziz Florenzian beneratuaren aurrean*. Cb *Just *29. *Jesus, Maria,
Josep, / Beti behar tugu / **Beneratu Kristauek / Eta maiz aipatu*. Monho
90. *Geroztik beneratzen da, Amunarro deitzen dan jaiot-etxe berarenean*.
Izt *C *459. *Emon eutsienian kristiñauai beneretako eta elexa gauzak
agiriyan egiteko Mariyaren*
*beraren sorreriari*. Ur *BulaAl *5. *Jaungoikoaren Ama Donzella, yatorrizko
pekatuaren mantxa bagarik sortua, alde guztiyetatik eta gogorik biziyenagaz
onretia, beneratia, premiñetan berari deitutia*. Ib. 45. *Zeñean zijoan bera
bezela Kristau-talde andi bat Leku Santuak beneratu eta agurtutzeko asmo
Jainkozko eder berakin*. Aran *SIgn *39. *Egia zala egun hura berak txit
maite izan eta beneratu oi zuela*. Arr *May *158.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2010/11/12 junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
> Eskerrik asko erantzun duzuen guztiei, eta hurrengora arte!
>
> Junkal
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago