[itzul] competición de dominadas

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.org
Al, Aza 22, 13:52:09, CET 2010


Dominada = Beso-flexioa barra finkoan

Competición de dominadas = Barra finkoko beso-flexioen txapelketa (?)

al., 2010.eko azaren 22a 13:39(e)an, Gotzon Egia(e)k idatzi zuen:
>> Googelen begiratuta, 'dominadak' behintzat ageri da.
>
> Gaztelerazko genero femeninoa eta guzti, ederki. Googlen, oker ez 
> banago, 8 bider ageri da euskarazko testuetan, eta horietatik 5 
> besterik ez dira esaten ari garenaz.
>
> Ez dakit, ingelesez «chin-up» esaten ditoe, frantsesez «traction», 
> portugesez «puxada», bakoitza bere bidetik.
>
> Iruditzen zait neologismo bat asmatzea izan daitekeela irtenbidea. Zer 
> edo zer esateagatik: «okotz-leba» («okotz-leban aritzea»)? Dirudienez, 
> araua da kokotsak barra gainditzea, pultsuan...
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago