[itzul] 'Enblemak' liburuaren aurkezpen-ekitaldia, Juan Mari Lekuonaren omenez
EIZIE
bulegoa a bildua eizie.org
As, Aza 30, 14:53:56, CET 2010
Arratsalde on!
2010eko abenduaren 5arekin bost urte beteko dira EIZIEko lehenengo
lehendakaria hil zenetik. Hori dela kausa, elkarteak hura omentzeko ekitaldi
bat antolatu du abenduaren 3rako, Oiartzungo Udalaren eta Eusko
Jaurlaritzaren laguntzarekin, EIZIE euskal itzulpengintzaren lekukotasunak
eta oroimen historikoa berreskuratu eta gordetzeko lantzen ari den ildotik.
Ekinaldia Oiartzungo Udaletxeko Pleno Aretoan izango da, arratsaldeko
zazpietan (19:00).
Omenaldian, Juan Mari Lekuonak eskuz eginda utzi zuen itzulpen argitaragabe
bat aurkeztekoa da; hain zuzen ere, Clara Janés poetaren Emblemas poesia
bildumarena. Liburuak ezin hobeto uztartzen ditu Juan Mari Lekuonaren bi
alderdi: olerkigintza eta itzulpengintza.
Gorazarreko edizio honetan, Juan Marik eskuz idatzitakoaren facsimilea ez
ezik, EHUko irakasle eta euskaltzain Jon Kortazarrek eta haren seme Paulok
paratutako azterketa eta transkripzioa ere jasota daude, gaztelaniazko
jatorrizko liburua hornitzen zuten irudiak edergailu dituztela.
Aurkezpenean Clara Janés bera, Juan Mari Lekuonaren senideak, Jon eta Paulo
Kortazar, Oiartzungo Udalaren ordezkariak eta EIZIEko ordelariak ere izango
dira.
Janések eta Kortazarrek zenbait poema errezitatuko dituzte, Xabi San
Sebastian musikaria lagun dutela.
Gonbidaturik zaudete guztiok!
Mila
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago