[itzul] larriak

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Urr 7, 09:21:43, CEST 2010


Galderan testuinguruari buruzko daturik ez da ageri. Beraz, ez dakigu testu
hori non kokatzekoa den. Paragrafo baten barnean kokatzekoa bada, Gotzonek
eman duen erantzuna da logikoena (2010ean lortutakoak).
Baina pentsa dezakegu beste testuinguru batean kokatzekoa dela, eta esango
nuke hala izango dela ziurrenik; bestela, paragrafo baten barnean ez luke
zentzu handirik izango letra larriak erabiltzeak.
Beraz, jo dezagun txosten baten izenburua dela, edo histograma baten ardatz
baten edo diagrama baten atal baten izena dela. Hala balitz ere, hobe
litzateke letra larririk ez erabiltzea. Baina jo dezagun lan baten azalean
agertzeko izenburua dela, eta hor diseinuak agintzen duela (dena letra
larriz edo dena letra xehez edo dena delakoa). Halakoa balitz kasua, letra
larrien eta xeheen erabilera-konbentzioetatik kanpo geundeke. Beraz, hor
nekez eman daiteke estilo-irizpiderik. Eta are nekezago estilo-debekurik.
Horregatik, horrelako kasu batean nik ez nuke eragozpenik izango 2010EAN
LORTUTAKOAK jartzeko.
Laburbilduz: edo <2010ean lortutakoak> kanonikoa, edo, hortik kanpo, diseinu
grafikoaren arloan gaudela, arazorik ez <2010EAN LORTUTAKOAK> jartzeko.

Alfontso Mujika

2010/10/7 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>

> Kaixo guztioi: Zera galdetu digu bezero batek: "2010EAN" zuzena da,
>> ala "2010ean" idatzi behar da, nahiz eta gainerako testua letra
>> larriz idatzita dagoen?: 2010ean LORTUTAKOAK / 2010EAN LORTUTAKOAK
>> Eta ez dakigu zer erantzun. Argitzerik bai?
>>
>
> Nire iritziz:
>
> 2010ean lortutakoak
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago