[itzul] Ondo dabilkizue euskalbarran txertatutako "itzul" bilatzailea
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ira 3, 11:12:41, CEST 2010
> Kaixo, lagunok: garai batean euskalbarraren bidez kontsultatzen
> nituen itzul zerrendan izandako ekarpenak. Esate baterako "solomillo
> de aguja" jarri euskalbarrabn eta honako hau ateratzen zitzaidan:
> http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/month=20031001/page=19
>
> Baina gaur egun gauza bera egin eta honako hau ateratzen zait:
> http://www.google.es/search?hl=eu&btnG=Google+Bilaketa&q=solomillo%20de%20aguja%20site:http://postaria.com/pipermail/itzul/
>
> Hortaz, "solomillo de aguja" consultatzeko googlera jotzen dut eta
> han idazten dut: "solomillo de aguja itzul" eta orduan bai, orduan
> ikusten ditut itzul zerrendan emandako erantzunak. Zuei normal al
> dabilkizue "itzul" atalari dagokiona?
Bilaketa ongi egiten du Euskalbarrek, hor ez dago arazorik. Esango nuke
arazoa http://postaria.com/pipermail/itzul/zerbitzarian dagoela:
artxiboan 2009ko abuztutik honuntzako mezuak ageri dira soilik. Oso oker
ez banago, 2004ko ekainaren hasieran pasa zen IztuL zerrenda
Postaria.com-era... Orduz geroko mezuak, gutxienik, agertu beharko
lirateke, baina, gaur behintzat, ez dira ageri.
Aldiz, Googlen zuzenean bilatzen duzunean, bide guztietatik bilatzen du,
ez bakarrik Postaria.com-en, baizik, zuzenean, Gmane.org-n baita 2004az
aurreko tech.groups.yahoo.com/group/itzul-en ere.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago