[itzul] Donostiako Untzi Museoa
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ira 23, 13:10:26, CEST 2010
Galdera zabaldu nahi nuke legeen izenetara: Jendaurreko Ikuskizunak eta
Jolas Iharduerak Arautzeko Legea (iharduerak/jarduerak).
Eta lege atalen aipamenetara ere bai: "Euskal Autonomi Elkartean egiten
diren ikuskizun eta jolas-iharduerak..." (Euskal Autonomi Elkartean /
Euskal Autonomia Erkidegoan; jolas-iharduerak/jolas-jarduerak).
Erantzunak eskatu dituzu, eta nik itaunak eman.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Itziar
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko irailak 23 12:14
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Donostiako Untzi Museoa
Untzi Museoa izendapena errespetatu behar dugu, edo Ontzi Museoa jarri
behar dugu? Interneten denetik ikus daiteke...
Beste kasu bat: CEA Centro de Estudios Ambientales / Ingurugiro
Gaietarako Ikastegia. Horrela utzi behar dugu edo aldatu eta Ingurumen
Gaietarako Ikastegia jarri?
Zuen iritzien zain,
Itziar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago