[itzul] gas licuado de petróleo

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Al, Ira 27, 12:20:23, CEST 2010


Elhuyar Zientzia eta Teknika hiztegia sarean kontsultatu dezakezu, nahi
izanez gero (http://zthiztegia.elhuyar.org/). Hau aurkituko duzu:
gas licuado del petróleo1. Kim.sin. GLPPetroliotik lortutako hidrokarburoarinen
nahastea, nagusiki propanoz eta butanoz osatua, giro-tenperaturan eta
-presioan gasa dena, eta presiopean edota tenperatura baxuan likidoturik
dagoena. Butanoa eta propanoa berokuntzarako erregaitzat erabiltzen dira,
gas naturalaren hornikuntza-sarea heltzen ez den tokietan batez ere.
Ibilgailuen ordezko erregaitzat ere hartuak dira. Petrolio-gas likidotuen
beste osagai bat propilenoa da eta industria petrokimikoan
oinarri-konposatutzat erabiltzen da. Petrolio-gas likidotuaren
berotze-ahalmena 23,5 MJ/m3-koa da. eu PGL, petrolio-gas likidotu en liquefied
petroleum gas, LPG, liquid petroleum gas fr gaz de pétrole liquéfié, GPL

Alfontso MujikaElhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2010/9/27 Joana Garmendia <joanagar a bildua hotmail.com>

>
> Egun on berriro,
>
> Norbaitek emana al du euskaraz "gas licuado de petróleo"?
>
> Eskerrik asko!
>
> Joana
>
>
> Joana Garmendia Mujika
> ----------------------------------
>
> ILCLI
> University of the Basque Country
>
> joanagar a bildua hotmail.com
>
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago