[itzul] Euskalbar

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Api 20, 11:41:31, CEST 2011


Mila esker. Egin dizkiat horrela probak behin baino gehiagotan. Oraintxe
bertan begiratu diat eta 60 sg zeuzkeat jarrita, eta hala ere maiz ez
zaizkidak agertzen. Baina jada etsita negok eta agertzen ez zaidanean
zuzenean eskatzen zioat barrako hiztegiari, eta orduan arazorik gabe.

Oraintxe egin diat proba eta ELHUYAR ez zaidak agertzen, ez nagi, eta ez
bestela.

Eskerrik asko nolanahi

Ondo izan

bittor

Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Asier Sarasua Garmendia
Sent: Wednesday, April 20, 2011 11:25 AM
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Euskalbar

Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua ...> writes:
 
> Niri etengabe gertatzen zaizkit halakoak. Oraintxe ere. Baina gero
> bakoitzera joanda, ondo dabilzkit. 

Ulertzen dudanagatik, "etengabe gertatzen zaizkit" hori bilaketa
konbinatuetan
da. Hori konpontzen saiatzeko, luzatu bilaketa konbinatuen denbora-muga
(Hobespenak -> Kontsulta aurreratua -> Kontsulta konbinatuen aukerak ->
Denbora-muga).

Probatu hainbat balio: 10 segundo, 15, 20... Ez jarri luzeegia, bestela zain
eta
zain geratuko baitzara bilaketa bakoitzean.

PS: ez probatu orain, justu oraintxe Elhuyar pixka bat nagituta dabil.

Asier.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago