[itzul] La Paz , Barakaldoko auzoa
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Abu 1, 11:27:52, CEST 2011
Denbora pasata baina ez horregatik berandu...
Auzoa Gurutzeta da, eta etxe multzoa edo auzunea (grupo) Bakea. Hau da,
Bakea auzunea Gurutzeta auzoko etxe multzo bat da, baina ez da
Gurutzetaz besteko auzo bat.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Xabi Zalbide
Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko uztailak 22 10:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] La Paz , Barakaldoko auzoa
Barakaldoko auzoaren kasua apur bat ezberdina da. Izan ere, nahiko auzo
zabala da, eta ez dago inguru hori guztia izendatzen zuen jatorrizko
toponimorik. Badira toponimo txikiagoak, baserri-inguru izandako horren
barruan: Beteluri, Labrostegi, Ametzaga, Siebe, Tellaetxe... baina ez
inguru
osoa izendatzen duenik, lehengo "lurralde-antolamendua" kontuan izan
barik
eraiki zelako auzoa.
Ales Bengoetxea<alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko uztren 22a 08:47):
> Jone Aldamizek emandako erantzunaren arabera, bai, jatorri bera dute
> Barakaldoko eta Donostiako auzoek.
>
> Donostiako ekialdean dagoen auzo horren jatorrizko izena Bidebieta da,
eta
> haren barruan 12 dorreko etxe-talde bat eraiki zuten 1960ko
hamarraldian
> (Grupo La Paz), "bakearen 25 urteak" aitzakia hartuta. Gerora,
orokortu zen
> izena auzo osoarentzat, batez ere, auzokoak ez zirenen ahotan, baina
esan
> behar da auzoko erakunde eta zerbitzu gehienek (anbulatorioak,
ikastetxeak,
> institutuak, kiroldegiak, eta abar) beti hartu dutela Bidebieta izena.
>
> Egun, La Paz izendapena inmobiliarien orrietan bizirik dago,
gainerakoan
> Bidebieta gehiago erabiltzen dela esango nuke.
>
> Ondo izan.
>
>
> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
> idatzi zuen (2011eko uztailaren 20a 09:39):
>
> > egun on:
> >
> > Inork badaki zein lekutan dagoen eta zein dan jatorrizko
toponimoa?
> >
> >
> >
> > Izendura hori Donostiako auzoaren izena jartzeko erizpide
antzekoa ete
> > da, ?
> >
> > Garikoitz
> >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago