[itzul] Faringealización

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ast, Abu 11, 18:54:28, CEST 2011


Ni beti tiki-mikitan. Ez ditut ontzat ematen nolanahi ingelesetik hartu 
eta gaztelaniaz hain axolagabe sortzen diren hitz "okerrak"; gero 
sorpresa hartzen dut hiztegian agertzen direnean... Baina beldurra 
ematen dit euskaz hain eraz hartzea hitzok: -alizar atzizki zerrenda 
hainbat hitzi aplikatzen zaio, beste hainbati, berriz, ez. "Medicalizar" 
ez bide da zuzena, medical ez baita ezer (ingelesez bai) nik "ambulancia 
médica" esango nuke, eta beraz, "anbulantzia medikoa"; caramelizar, 
calendarización, actitudinal... Tabacalera bera ere, asmakeria ez ote 
da, "tabaquera". Baina iruzkin hustzat hartu, arren.

Mikel


og., 2011.eko aburen 11a 17:11(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k 
idatzi zuen:
>
>          Gaztelaniaz<<faringalización>>  /<<faringalizar>>  /<<faringalizado>>  / ... aurkituko duzu testuetan. Euskaraz,<<faringalizazio>>  esango nuke nik.
>
>
> Asier Larrinaga
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago