[itzul] Esaldi batekin bueltaka

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Abu 12, 10:48:37, CEST 2011


Bat nator. Ez dago txarto esanda. Baina ñabardura bat gehituko nuke. "Comer exquisito" 'comer cosas exquisitas' da esaldi horretan, ez 'comer con modales exquisitos'. Era berean, nik ulertzen dudan bezala, "seleccionar exquisito" 'seleccionar cosas exquisitas' da ('seleccionar lo exquisito' bezala), ez 'seleccionar siguiendo un procedimiento exquisito'. Beraz zer, eta ez nola, nik uste.

Artikulua kentzea ohikoa da publizitatean, baina, nire iritziz, ez da hizkuntza behartzen kasu horietan.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Elhuyar Fundazioa
Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko abuztuak 12 10:06
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Esaldi batekin bueltaka

Hau da aztergai dugun esaldia:

"comemos exquisito porque nuestros mayores seleccionaron exquisito"

Zalantzan jarri da "seleccionar exquisito" zuzena ote den. Inork ez du
zalantzan jarri "comemos exquisito".

Asierrek ondo apuntatu duen moduan, adberbio adjektibalen kontua dugu hor.
Nik dakidala, ez dago inon halakoen zerrenda itxi bat, hau da, ez dut uste
eremu itxia denik, baina, aldi berean, ez dut uste eremu unibertsala denik,
alegia, ez dut uste edozein adjektibok, edozein kasutan, adberbio moduan
joka dezakeenik.

Mikelek honela dio: <"exquisito" dena ez da aukeratze ekintza bera, baizik
eta aukeratu ziren gai edo jakiak>.

Ez nago ados. ZER aukeratu zen adierazteko, nik dakidan gaztelanian
behintzat, <seleccionaron LO exquisito> esan behar da. "seleccionaron
exquisito" esatean, "seleccionaron exquisitamente> esaten da, hau da, NOLA
adierazten du: adberbioa da.

Mikelek honela dio: esan al genezake "las espinacas saben raramente"?

Ez. Ez behintzat nire gaztelanian (ez dakit Hego Amerikan edo Andaluzian).
Kontua da adberbio adjektibaletan badirela sailak:

-Batzuek ez dute onartzen dagokien "-mente" adberbioaz ordeztuak izatea.
Adibidez,  "las espinacas saben raro" (eta ez "raramente"), "las águilas
vuelan alto" (eta ez "altamente"), "compra barato y vende caro" (eta ez
"baratamente" eta "caramente").

- Beste batzuek, bai. Adibidez, "trabajar duro" = "trabajar duramente",
"respirar hondo" = "respirar hondamente", "se lo agradezco infinito" = "se
lo agradezco infinitamente".

- Beste adjektibo batzuek aditz batzuekin bakarrik jokatzen dute adberbio
gisa. Adibidez, "jugó limpio" normala da; "competió limpio" edo "actuó
limpio", berriz, ez dira normalak. "comer sano" normala da, baina "beber
sano" ez da hain normala.

Nik ez dakit "exquisito" adberbio adjektibala den ala ez, baina ez naiz
ausartzen gaitzesten (RAEk dioenez, "Forman un grupo amplio los adjetivos
adverbiales que expresan evaluación, generalmente positiva, de la forma de
actuar (...) Los adverbios adjetivales de sentido negativo son algo menos
frecuentes". Alde horretatik, "exquisito" adjektiboak, balorazio
positibokoen sailekoa denez, badirudi onargarria izateko aukera gehiago
duela). Eta, nolanahi ere, "comemos exquisito" onargarria bada, ez zait
bekatu handia iruditzen hizkuntza pixka bat behartzea eta "seleccionar
exquisito" jartzea, are gutxiago eslogan batean, denok baitakigu
publizitatearen arloan etengabe behartzen dela hizkuntza, nahita.

Alfontso Mujika

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2011/8/11 Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>

> Bai, arrazoi duzu, baina ez dakit kasu bera den, zeren eta Joxemarik eman
> duen azalpenean, "exquisito" dena ez da aukeratze ekintza bera, baizik eta
> aukeratu ziren gai edo jakiak. "seleccionaron exquisito", nire aburuz,
> zuzendu liteke "seleccionaron exquisitamente". Zuk ekarri adibidean, ordea,
> "raro" dena "saber" bera dela esango nuke; esan al genezake "las espinacas
> saben raramente"?
>
> Mikel
>
>
> og., 2011.eko aburen 11a 15:03(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi
> zuen:
>
>  [...] gaztelaniaz "seleccionar exquisito" ez delako zuzena.
>>>>
>>>         Ez nuke nik hainbeste esango.
>>
>> <<Entre los adverbios definidos por su estructura morfológica forman un
>> grupo característico los ADVERBIOS ADJETIVALES O CORTOS. Tienen la misma
>> forma que la variante masculina de los adjetivos o participios
>> correspondientes, pero, al igual que los demás adverbvios, carecen de
>> flexión de género y número. [...] "Las espicanas saben _raro_">>.
>>
>> RAL ACADEMIA ESPAÑOLA (2010): Nueva gramática de la lengua española -
>> Manual. 578 - 579.
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago