[itzul] Hika
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Abe 19, 11:44:15, CET 2011
Hikako aditz alokutiboak baldintzetan ez dira erabili behar?
Adibidez:
A1. Joango banintz ikusiko luke / A2. Joango banintz ikusiko liken / A3.
Joango banintzon ikusiko luke / A4. Joango banintzon ikusiko liken.
B1. Joaten banaiz ikusiko du. / B2. Joaten banaiz ikusiko din. / B3.
Joaten banaun ikusiko du. B4. Joaten banaun ikusiko din.
Nik uste dut hika gabiltzala A2 eta B4 zuzenak direla. Besteak edo ez
dira hika (A1 eta B1), edo ez dira koherenteak (A3 eta B3). Zalantza
daukat beste biekin (A4 eta B2): baldintza hipotetikoak hikakoa onartzen
duen (A4) eta baldintza errealak alokutiborik ez izatea koherentea den
(B2).
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago