[itzul] Sei hilabeteko aurrerapenEz? aurrerapenAz?

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Urt 14, 10:26:43, CET 2011


Espezifikoa/inespezifikoa, "jantzia"/"biluzia", nolakoa/zenbatekoa, determinatua/indeterminatua...

'Sei hilabeteko aurrerapenaz/aurrerapenez' inespezifikoa, jantzia eta zenbatekoa (?) dela esango nuke. Beraz, gramatikalki, determinatua ala indeterminatua?

Beharbada, idazleak adierazi nahi duenaren arabera, ondo daude biak. Ihesbidea: itzuri egin eta 'sei hilabete aurretik/lehenago' esan.

Bestalde, Fernandok esan duenarekin bat nator, Juanen ildoko ohartxo bat erantsita (honi ere ñabardura bat gehiturik): adjektiboez esango nuke izenondoak ez duela inespezifikotasuna apurtzen, hau da, guk "ur berotan" edo "ur hotzetan" esaten dugu inespezifikoki. Baina uste dut izenlagunak apurtu egiten duela inespezifikotasuna,hau da, "horko ardoan", "iazko ardoan". Egia da, hala ere, euskalkitik euskalkira aldatu egiten dela, beharbada.

Jon



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago