[itzul] Kontzesiboak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
As, Urt 25, 20:21:52, CET 2011


Ez dago soluzio on-onik.

Esaldi laburrekin bai.

Adibidez:

"Euria gorabehera, mendira ateratzea erabaki genuen".

Edo:

"Lesionatu eta guzti, irabazi egin zuten partidua".

Baina sintagma konplexuagoak jarriz gero, irtenbide horiek herren egiten dute.

Badira beste bi modu, gutxienez.

Bat kultista, "-ren despit",

"Zure ahaleginen despit, aurrera jarraitu zuten beren asmoekin" (ikus adibide errealak testuetan)

Beste bat, guztiz gramatika ez izan arren (edo batere gramatikala ez izan arren), idazle batzuek erabili izan dutena: izena + arren:

"Nire merezimenduak arren, beste bati eman zioten saria".

Lagungarri izango zitzaizulakoan, 

xme


El 25/01/2011, a las 20:08, Beñat Sarasola Santamaria escribió:

> Kaixo,
> 
> berria nauzue hemen eta ez dakit galdetuko dudana arruntkeria hutsa ote den, baina tira, hemen duzue:
> 
> 
> euskaraz ba al dago aukerarik kontsesiboa izen sintagma baten -eta ez aditz sintagma baten- alboan erabiltzekoa? Beste hizkuntza batzuetan posible da. Topatu dudan adibidea erabiltzeko, hona hemen ingelesezkoa: "Despite all his limitations". Espainolez uste dut ez dudala arazorik "A pesar de sus limitaciones". Euskaraz, ordea, traketsa iruditzen zaizkit "nahiz eta (bere) mugak" edo antzekoak. Euskal gramatika osoan begiratu eta kontzesiboak aditz sintagmekin doazela azaltzen dela ikusi dut.
> 
> 
> Mila esker aldez aurretik,
> 
> 
> beñat
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago