[itzul] Kontzesiboak

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Urt 26, 08:57:40, CET 2011


"Bere mugak gorabehera" erabiltzen da horrelakoetan, oker ez banaiz.
Julian

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Beñat Sarasola Santamaria
Enviado el: martes, 25 de enero de 2011 20:09
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Kontzesiboak

Kaixo,

berria nauzue hemen eta ez dakit galdetuko dudana arruntkeria hutsa ote den,
baina tira, hemen duzue: 


euskaraz ba al dago aukerarik kontsesiboa izen sintagma baten -eta ez aditz
sintagma baten- alboan erabiltzekoa? Beste hizkuntza batzuetan posible da.
Topatu dudan adibidea erabiltzeko, hona hemen ingelesezkoa: "Despite all his
limitations". Espainolez uste dut ez dudala arazorik "A pesar de sus
limitaciones". Euskaraz, ordea, traketsa iruditzen zaizkit "nahiz eta (bere)
mugak" edo antzekoak. Euskal gramatika osoan begiratu eta kontzesiboak aditz
sintagmekin doazela azaltzen dela ikusi dut. 


Mila esker aldez aurretik,


beñat=




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago