[itzul] Plazer

Aitor Duņabeitia dunabeitia.aitor a bildua gmail.com
Lar, Uzt 23, 13:13:48, CEST 2011


Egun on,

Euskaltzaindiaren HBO Hiztegi Batu Oinarridunean honako oharra ageri da:


*Erabakia: *BAgiria (1999-05-28): '*Plazer* hitzaren azken kontsonantea *-r*ala
*-rr* den (*plazera* ala *plazerra*, alegia) bozkatu da. Aho batez onartu da
*-r* bakarrekotzat ematea. Beraz, *plazera, plazerez, plazerik*, eta abar
beharko du'.


<http://ttiki.com/30527>

Aitor



2011/7/23 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskaltel.net>


>  Kaixo: azkenerako, zalantza.
>
> Plazer, plazerra, plazerrez
>
> ala
>
> Plazer, plazera, plazerez?
>
> Izan ere, Elhuyarrek, Harluxetek... 'plazerra' jaso baitute beren
> hiztegietan, baina Xuxenek okertzat jotzen du.
>
>
> Mila esker
>
> Joxemari
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago