[itzul] (gairik gabea)

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 5, 13:56:58, CEST 2011


Kaixo, Belene:

Badakit mezu honekin ez dudala zure zalantza zehatza argituko, baina testu
teknikoak ezagutza teknikoak dituen itzultzaile batek itzuli behar
ditu. Bestela, ezin esan itzulpen horrek nolabaiteko zuzentasun-bermerik
izango duenik. Horregatik, eta akatsen bat egiteko arriskua (eta horren
ondoriozko nahigabea) zuk zure gain har ez dezazun, bi aukera ikusten ditut:

a) Itzulpenari uko egitea (baldin eta ezagutza teknikorik ez baduzu).
b) Gutxienez ere, ezagutza teknikoa duen norbaitek goitik behera berrikustea
zure itzulpena.

Nik behintzat horrela ikusten dut kontu hau.

Ondo izan,

Xabier

Belene Salazar<belesalazar a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
mairen 05a 12:18):

> Oso testu teknikoa dut esku artean eta nekeza osos gertatzen ari zait. Era
> honetako makina bat esaldi du, ea ordenaren gainean non begira dezakedan
> esan diezadakezuen; ordena zein laburdura eta berba berezi horiek guztiak.
>
> La extracción fue llevada a cabo mediante protocolo modificado basado en el
> método fenol-cloroformo, como se detalla:
>
> Desnaturalización en buffer 500 ul DLB (Tris/Hcl 1M pH7’4, NaCl 5M, EDAT
> 0’5
> M pH8) y 50 ul de SDS 10% con agitación ligera en vortex.
>
> Mila esker.
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago