[itzul] Anne Frank, berriz ere

Mirentxu larsue a bildua euskalnet.net
Ast, Maiatza 12, 12:07:22, CEST 2011


Luzeagoa da pasartea, Juana:

...Ia goizero igotzen naiz ganbarara biriketan daukadan aire kutsatua
garbitzera. Gaur goizean ganbarara igo naizenean, Peter zegoen han, gauzak
ordenatzen. Bizkor-bizkor bukatu eta ni, gustatzen zaidan txokoan eserita
nengoen lekura etorri zait. Zeru urdinari, hostorik gabe eta adarrak tanta
distiratsuz beteta dituen gaztainondoari, gure gainetan hegan egitean
zilarrezkoak ziruditen kaioei eta gainerako txoriei begira egon gara, eta
hainbesteko zirrara eta hunkidura eragin digu horrek guztiak non ez baikinen
gauza ezta hitz egiteko er. 

Mirentxu





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago