[itzul] Papeleria

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Maiatza 18, 17:04:55, CEST 2011


> Nola esango zenukete enpresa baten orriak, gutunazalak, karpetak eta
> horiek guztiak biltzen dituena, gaztelaniaz papeleria esaten zaion hori.

Xabier Lizardi, Euskel egunkaria, «Eusko-Ikaskuntza»-aretoan, 
1929-gneko. Garagarrilla-27-gnean., irakurritako itzaldia
http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LizardiAundiki010.htm

«Baña eztegu alako papertza aundirik bear; baizik, oso aundia eztalarik 
ere, ongi egiña bedi, errez idatzia, ta itz gutxiz, erderazkoak aña 
lastorik gabe, oiek aña esango duana.»

Ez da zuk eskatzen duzun adiera zehazki, baina oso hurbilekoa dela 
esango nuke. Ikusi dut, gainera, «papertza» erabilia izan dela zentzu 
horrekin; adibidez, hemen:
http://clic.gs/39q4

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago