[itzul] Tu trabajo cuenta
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 24, 15:30:57, CEST 2011
Kontu hori oso eztabaidatua da ekonomisten artean. Stiglitz ekonomian
Nobel saridunak berak dokumentu bat argitaratu zuen duela bi urte barne
produktu gordina kalkulatzeko orduan zeuden akatsak eta hutsuneak
agerian utziz.
Esate baterako, nik beste norbaiten etxea txukuntzen badut eta beste
horrek nirea, eta batak besteari soldata bat ematen badiogu (kopuru
berekoak), orduan bion lana kontuan hartzen da kontu ekonomikoetan. Hala
ere, nork bere etxea txukuntzen badu ez da kontuan hartzen. Horixe da
emakume askoren egoera: lana etxean egiten dute eta lan hori ez da kontu
ekonomikoetan agertzen.
Hortik dator, oker ez banago, Cuenta hitza erabili behar hori, kontu
ekonomikoetan sartzea edo ez sartzea dagoelako eztabaidagai.
Aukera bat baino gehiago plazaratu da ideia hori betetzen duena.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de javier-etxebarria a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 24 de mayo de 2011 15:02
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Tu trabajo cuenta
Hauxe da eman diguten testuingurua.
Leloa TU TRABAJO CUENTA da baina ez dakit nola jarri euskaraz; aipatu
dizudan bezala gaia ekonomia da eta ekonomia horretan emakumeon lana
nola ezkutatzen den (ordaintzen ez dena ez delako baloratzen...)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago