[itzul] LABURTZAPENAK: Escalera exterior, interior, centro...
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 27, 13:32:18, CEST 2011
Jaurlaritzan ere, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan, aplikazio informatikoan horrelako ikurrak daude:
FA: su artifizialak (Fuegos Artificiales)
TT: zezen ikuskizun tradizionalak (espectáculos Taurinos Tradicionales)
TG: zezen ikuskizun orokorrak (espectáculos Taurinos Generales)
OB: joko makinen operatzailea (enpresa Operadora de máquinas de tipo B)
OA: jolas makinen operatzailea (enpresa Operadora de máquinas de tipo A)
CA: ausazko konbinazioa (Combinación Aleatoria)
eta abar.
Aplikazio berria egiterakoan, elebiduna, proposatu nien ikur horiek aldatu eta euskaraz sortzea (asmatzea, erdaraz ere zerotik asmatu zituzten bezala). Behiek trenari bezala begiratu zidaten, martziano bati errazago ulertuko zioten.
Horrelakoak ez ditu itzultzaileak itzuli behar, jatorrian egin behar dira.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Errea Cleix Inma
Bidaltze-data: asteazkena, 2011.eko maiatzak 25 10:09
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] LABURTZAPENAK: Escalera exterior, interior, centro...
Tira, informatikariekin kontsultatu dut, eta elkarrekin irtenbide bat bilatzen genuen, eta argi utzi didate afera: gaztelaniazko laburtzapenak estandarrak dira, eta ez ditut itzultzerik (ez eta beste modu batean adierazterik ere). Dauden-daudenean jarri behar ditugu.
Estandarra, jakina, Espainiarako baino ez du balio, baina...
Zuekin kontsulta egin gabe ere pasatzen ahal nuen! Hurrengo batean, lehenik eta behin, informatikariarekin hitz egingo dut, badaezpada ere...
Esker mila, Karlos, zuri ere,
inma
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de karlos del_olmo
> Enviado el: asteazkena, 2011.eko maiatzak 25 09:56
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] LABURTZAPENAK: Escalera exterior, interior,
> centro...
>
>
>
> > baina nahasgarria da erabat, eta besterik ez zait otutzen...
>
>
> Aditu batzuek halakoetan ikonoak erabiltzea proposatzen dute (trafiko
> seinaletan bezala). Ez dakit gezien bitartez, esaterako,
> azaltzen utziko
> dizuten, baina ez litzateke oso bide txarra (ikusita, betiko
> lez, arazoa ez
> datorrela euskararen adierazteko gaitasunetik, hain suertez).
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago