[itzul] Setenta veces siete

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua euskaltel.net
Al, Maiatza 30, 17:35:28, CEST 2011


*18,15 *bekatu egiten badu: Eskuizkribu askok zure kontra eransten dute. 
*18,22 *zazpi milatan zazpi aldiz: H.h., hirurogeita hamarretan zazpi 
aldiz; nolanahi ere, esamoldeak azkenik gabe esan nahi du. *18,24 
*milioi asko: HA, hamar mila talentu; 50 milioi inguruko dirutza, 
morroiak inola ere ordaindu ezinekoa. *18,28 *diru-pixka bat: H.h., ehun 
denario; 10 mila pta. inguru. Gutxi ez izan arren ere, hutsa da, 
morroiak nagusiari zor zizkion milioien aldean.

Ez da aski Mesias ezagutu izana.
Jainkoaren salbamenari harrera ona egiteko, beharrezkoa da ahalegina, 
borroka, Aita imitatzea, haren barkazioan konfiantza izatea. Jesusek ez 
dakar beherapenik horretaz guztiaz: «Izan errukitsu zuen Aita errukitsu 
den bezala»; «ez inor epaitu eta ez zaituzte Jainkoak epaituko»; 
«barkatu hirurogeita hamarretan zazpi aldiz» zuen Aitak bezala; «bilatu 
Jainkoaren erregetza eta haren zuzentasuna».

Joxemari





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago