[itzul] Euskalbar eta Firefoxen azken bertsioa bateragarri?

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Aza 9, 13:12:28, CET 2011


> Goizon  eguneratu egin da firefox, baina oraingoz  nire PCan  euskalbar
> desagertu egin da.
> Oraingoz ezin ei da  jarri, ez dala bateragarri.
>
> Jakin nahi dot zuei be antzekorik gertatu jatzuen.

Askori gertatu zaigu, bai.

Beraz, Firefox 8.0ra eguneratu gabe zaudetenok, Euskalbar galdu nahi ez 
baduzue, hobe duzue ez eguneratzea.

Oraintxe izan dut berriketa labur bat Euskalbar-en egileetako batekin; 
esan dit batzuk lanpetuta direla oso, eta beste batzuk kanpoan. 
Asteburuan saiatuko direla konponbideren bat bilatzen.

Ez genuke ahaztu behar, dena dela, Euskalbar etengabe hobetu eta 
eguneratzen dutenek hutsaren truke egiten dutela.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago