[itzul] Crecimiento inteligente

Ana Morales ana_isa_morales a bildua yahoo.com
As, Aza 22, 12:47:44, CET 2011



Itziar Bernaolaren partez doa mezu hau:

"Estrategian Europa 2020" dokumentuan (Europako Batasunekoa) hiru lehentasun zehazten dira, eta horietako bat "crecimiento inteligente" delakoa da (=desarrollo de una economía basada en el conocimiento y la innovación").

"Hazkunde adimenduna" ikusi izan dut, baina ez nau betetzen, uste baitut hazkundea ez dela adimenduna, jakintzan edo ikerketan oinarritua baino... 

"Hazkunde burutsua" eta "hazkunde zentzuduna" ere ikusi izan ditut.

Ideiarik bai?

Eskerrik asko

Itziar Bernaola


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago