[itzul] Baby Doe / Jane Doe / John Doe ...

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
As, Aza 22, 13:53:39, CET 2011


  Bestela,   hor daukagu Asensio Txakurra jodabena, 
<http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/K/KirikinoBigarren044.htm>


Garikoitz


El 22/11/2011 13:40, Gorka Azkarate Zubiaur escribió:
> Urlia, Sandia eta  Berendia. (+ -aga/-eta abizenean).
>
> "Jon Edonor"
>
> "Ezezagun"
>
> ...
>
>
>
> Xabier Kintanak, aspaldiko artikulu batean, proposatzen zuen Titin komikiko
> *Dupond eta Dupont*, (gaztelaniaz *Hernández y Fernández*), euskaraz,
> *Etxebarria
> eta Etxeberria* emateko. *(Agerre eta Agirre* ere proposatzea zuen).  "Este
> verano se quedará de *Rodríguez*", "Uda honetan *Goikoetxea* ibiliko da".
> Kintanak gure egokitzapenak asmatzeko eskatzen zuen beharraren arabera...
>
> Nahikoa daukagu Urlia, Sandia eta Berendiarekin edo beste hizkuntzen
> bekaitzez beste zerbait asmatu beharko genuke?
>
> http://es.wikipedia.org/wiki/Sin_nombre#Otros_nombres_utilizados_alrededor_del_mundo
>
> Joana Urliaga, Joan Sandiaga, Joanintz/Joanikot Berendiaga...
>
> *John/Jane* horien kalkoa egiteko aukerak ez dira gutxi.
>
> http://www.euskaltzaindia.net/eoda/index.php?option=com_eoda&Itemid=469&lang=eu&view=izenak
>
>
> ...
>
> Zalantza testu inguru honetan sortu zen (Librezale.org posta zerrendan):
>
>
>     - Nola itzuli "John Doe at http://bugzilla.mozilla.org" ?
>
>
> Uste dut, *Librezale.org* taldeko itzultzaileak, azkenean, honela eman
> zuela: "Leire Agirre: http://librezale.org".
>
> (Leire izena eta Agirre deitura, egun, euskaraz, ohikoenak omen dira eta *
> bugzilla.mozilla* gezurrezko webgune hori Txan magoaren esaldi horietakoa
> ematen duenez Librezale taldeko helbidearekin aldatu zuen).
>
> ...
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago