[itzul] Crecimiento inteligente
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 22, 14:13:53, CET 2011
Karlos, niri askotxo iruditzen zait esatea "tarjeta juvenil" txarto eratuta
dagoela: DRAEren arabera, "juvenil=perteneciente o relativo a la juventud".
Baita zuzen-zuzenean "tarjeta joven" esango balitz ere.
Horrez gain, dena den, gero eta mesfidantza handiagoa sentitzen dut beste
hizkuntzetako zenbait itzulkizun gaizki eratuta daudela bipilki esan eta
are erridikulizatu egiten dituzten jarrerekiko (ez da, noski, gaurko kasua).
Ondo izan.
Xabier
karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko azaren 22a 13:09):
> >ez dut ikusten zergatik euskaraz motibo gehiago legokeen oztopoak jartzeko
> beste hizkuntza batean/batzuetan onartu bide den espresio bati
>
> Ez da oztopo kontua, bakarrik. "Tarjeta juvenil" ere erabiltzen da
> gaztelaniaz, baina txarto eratuta dago (txartela ezin baita gaztea izan).
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago