[itzul] Pintura mural al fresco

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Urr 24, 14:17:45, CEST 2011


Nik "fresko-hormairudia" jarriko nuke.

Nolakotasun bat (hots, hormako irudia izatea, eta ez bestelako irudi bat)
adierazi nahi denean izenlaguna erabiltzea ez zait oso gomendagarria
iruditzen, arrisku handia dagoelako, testuinguruaren arabera, izenlaguneko
izena erreferente konkretutzat hartzeko, eta ez nolakotasuna adierazten duen
izentzat.

Alegia, arriskua hauxe da:

"Fresco" esateko "hormako irudi" erabiltzea erabakitzen badugu, "los frescos
de Miguel Ángel" ez da "Michelangeloren hormako irudiak", ez baikara
Michelangeloren ezein hormaz ari: ez gara esaten ari Michelangelok horma bat
zeukala eta horma horretan irudi batzuk zeudela.

Problema da Euskaltzaindiak, ez dakit zer abantaila ikusiz, erabaki duela
"hormairudi" ez, baizik eta bi hitzetan idaztea ("horma(-)irudi").
Horregatik, Euskaltzaindiari jarraituz, nire proposamenak bi hitzekoa ez,
baizik eta hiru hitzekoa beharko luke izan: "fresko horma irudia". Eta
Euskaltzaindiak berak ez ditu garbi ikusten bi hitz baino gehiagoko
hitz-elkarteak (ikus 25. araua). Jakina, korapilo hori ez zen gertatuko
Euskaltzaindiak "hormairudi" onartu izan balu (eta beste hainbat eta hainbat
hitz).

Gogoeta gisa.

Xabier



2011/10/24 Paul Picado Moreno <paulpicado a bildua yahoo.es>

> Agian "hormako fresko-pintura".
>
> Ondo izan.
>
>
>>
>>
> --
> Traductor es>  eu y corrector es<>  eu
> Tel.: 626349424
> Fax: 944554285
> Skype: paulpicado
> Messenger: paulpicado a bildua hotmail.com
> Socio de EIZIE (www.eizie.org)
> Otras direcciones: paulpicado a bildua gmail.com, paulpicado a bildua yahoo.es
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago