[itzul] Pintura mural al fresco

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
As, Urr 25, 17:23:36, CEST 2011


"Fresko erara horma-irudi" multzoak ez du izen-sintagma bat osatzen, 
"fresko erako horma-irudi" edo antzeko zerbait erabili beharko litzateke.
Dena den, "mural" hitza ere aukeran dago arte-alorrean.
Nik irtenbide bat baino gehiago ikusten dut:
- "barnealdeko hormak freskoekin..."
  -"barnealdeak fresko-pinturako muralekin..."
-"barnealdeak fresko-muralekin..."
                                                              
...dekoratzea/apaintzea
Halere, dagoeneko proposatu den bat ere aukera ona da: "horma-freskoekin"

(Mezua bidali aurretik konturatu naiz, mugatu plurala erabili beharrean, 
"batzuekin" jarri beharko litzatekeela, agian....)

25/10/2011 6:39(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi zuen:
> Fresko erara horma-irudi…?
>
> On 24 Oct 2011, at 11:22, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua wrote:
>
>> 'pintura mural al fresco'?
>
> -- 
> Eneko Gotzon Ares
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago