[itzul] Baronatarren dorrea

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Or, Urr 28, 13:29:52, CEST 2011


 Egun on!

	Aspaldian irakurri nuen hori, baina Arabako historialari ezagun batek hori legendatzat edo istoriotzat hartzen zuelakoan nago. Ez dut aipatuko bere izena, buruz ari naizelako.

	Nik uste idatzitakoari erreparatu behar diogula. Barahona, Baraona, Varona deiturak egungo Euskal Herritik kanpo euskara hitz egin zen zenbait eremutan (Errioxa, Santander, Burgos...) agertzen dira gehienbat. Horrez gain badaude bi herri izen horrekin penintsulan, baina horrek eztabaida luzerako emango zuen. 

	Nik neuk esandakoari eusten diot "Baronatarren dorrea" idatzi beharko genukeela, atzo emandako arrazoiengatik.

	Beste barik
				Bittor Arbizu Barona 


-----Jatorrizko mezua-----
Message: 1
Date: Fri, 28 Oct 2011 11:29:34 +0200
From: vegiluz a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Baronatarren dorrea
Message-ID:
	<A70DDC8D15A96B47B33043FCC7CF555702048AAC a bildua AEX06.ejsarea.net>
Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1

Villañanen bertan ere hala kontatzen dute. 
Ondo izan
Veronica 
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Gorka Azkarate Zubiaur
Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko urriak 28 11:21
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Baronatarren dorrea

Barona deitura azaltzen zuen "herri etimologia"bat kontatu zidan behin deitura hori duen lagun batek. Bere familiako zaharrei entzundako kontua.
Deituraren kondairazko jatorria:

Erdi Aroan, halako guda batean, aparteko ausardia erakutsi omen zuen soldadu batek. Garai hartan armadura eta kasketarekin borrokatzen ziren. Guda bukatu eta irabazi eta gero, buruzagiak horrela esan omen dio soldadu ausartenari:

-- Jamás vi varón de tan gran coraje.
-- No soy varón sino varona.

Soldadu emakumezkoaren beste bertsio bat.
       Gorka Azk.
*******************************************************************



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago