[itzul] parte-hartzaile

Oyanguren Castañeira, Miren (Euskarabidea) moyanguc a bildua navarra.es
Ost, Ira 7, 11:33:35, CEST 2011


Kaixo lagunok!
Zalantza bat sortu zaigu. Maiz entzuten ditugu "metodologia parte-hartzaile", "demokrazia parte-hartzaile" eta halakoak baina Elhuyarren arabera gaztelaniazko "participativo" adjektiboak bi adiera ditu:

1. adj. que permite o fomenta la participación
parte hartzeko; partaidetza- (hitz-elkarteetan); partizipatibo

 *   Título participativo: partaidetza-titulua.
 *   Liderazgo participativo: parte hartzeko lidergoa, partaidetza-lidergoa.
 *   Democracia participativa: demokrazia partizipatiboa.

2. adj. personas, en actividades de grupo
parte-hartzaile, esku-hartzaile

 *   Es muy participativo en clase: eskolan askotan hartzen du parte.


Beraz, zuzena al da 1. adierarako ere "parte-hartzaile" erabiltzea?
Eta, bide beretik jota, "comparativo", "colaborativo", "empoderativo" eta abarrekoak nola eman?
Zer uste duzue?


Miren Oyanguren eta Aitzol Mendiola









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago