[itzul] parte-hartzaile

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ast, Ira 8, 09:43:14, CEST 2011


Nik neronek forma hori erabiltzeari ezetz esango nuke; ez baitzait 
iruditzen atzizki bati beti eta besteri erreparatu gabe beste atzizki 
batez erantzun behar diogunik. Asmatzen ez dugun forma bat ezin dugu 
estali oker batez. Hauxe nire ustea.
Mikel

og., 2011.eko iraren 08a 14:15(e)an, Oyanguren Castañeira, Miren 
(Euskarabidea)(e)k idatzi zuen:
> Eskerrik asko Karlos, Mikel eta Patxi.
> Gure lantokiko euskara teknikariekin inkesta moduko bat egin dugu, eta boteprontoan denei ere "metodologia parte-hartzailea" etorri zaie burura "metodología participativa" esateko. Gure zalantza zera da, halakoetan, zer egin, zuzentasunari eta egokitasunari begiratu ala "ustez" oso hedatua dagoen formaren alde egin. Zer diozue?
>
>
> Miren Oyanguren eta Aitzol Mendiola
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago