[itzul] Existing user (informatika)

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 13:21:54, CEST 2011


Berandu nator, baina oso adibide egokia eman dit lankide batek.

Kontuz ibili beharra daukagu halako esaldi eliptikoekin, esaldi baitira (eta
ez izen-sintagma). Alegia, "Erabiltzaile(-izen) hori [badago / hartua dago]
lehendik" adierazteko, ez da egokia "aurretiazko erabiltzailea" edo
"lehendik dagoen erabiltzailea".

Halako esaldien arazoa oso grafikoki erakutsi zuen Asier Larrinagak hemen,
2004ko abuztuan, "Itzulpen-unitatea" izeneko mezu batean. Beste adibide
batzuen artean, hauxe jarri zuen: "próxima apertura" ez da "hurrengo
irekiera".

           http://postaria.com/pipermail/itzul/2004-August/000597.html

Jon Agirre ere mintzatu zen orduan, eta Iñaki Ugarteburu zenak eta Juan
Garziak ere emanak dituzte azalpenak, orain ez dauzkat eskura baina.

Adibide berria: Internetetik zerbait deskargatzen dugunean, aplikazioak
"descarga finalizada" esango digu amaieran. Bada, mezu hori euskaraz
emateko, ezin esango dugu "Amaitu den deskarga" edo "Amaitutako deskarga",
baizik "Amaitu da deskarga" (beste aukera bat bada disimuluan-edo pasatzen
dena, "deskarga amaitua"; beste baterako utziko dugu).

Patxi


2011/9/21 Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com>

> Aurretiko, aldez aurreko, aurretiazko erabiltzaile…?
>
> On 21 Sep 2011, at 11:49, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>
>  Existing user
>>
>
> --
> Eneko Gotzon Ares
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago