[itzul] Jentilizioak (edo)
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 21:05:38, CEST 2011
Hezkuntza Sailaren <Letra larriak> liburuan, honela adostu genuen:
2.2.1.5. Dinastiak, leinuak eta familiak
Dinastia eta familia edo leinuak adierazteko, izen/izenondo eratorriak
lortzen dira deitura + (t-/d-)ar eginez. Dinastia- eta familia-izenak izen
arruntzat hartzen dira, eta letra xehez idazten dira. Adibideak:
Bizkaiko oņaztarrak, ganboarrak, beaumontarrak, agaramontarrak,
habsburgotarrak, akemenestarrak, antoninotarrak, klaudiotarrak...
Oso pilotari handiak dira retegitarrak.
Florentzian medicitarrak jaun eta jabe izan ziren.
Borgia familiako kideak: borgiatarrak.
Filipe V.arekin iritsi ziren borboitarrak Gaztelako koroara.
Mailegatutako dinastia-izenak ere letra xehez idazten dira. Adibideak:
abbadiak, mamelukoak, haxemiak, lagidak, fatimiak, merovingioak...
Alfontso Mujika
2011/9/22 Mikel Elorza <gringo a bildua armiarma.com>
> Ea zer irizten diozuen:
>
> Jentilizioak osatzean, deitura batetik eratorriak, ez leku batekoak, letra
> larriz edo xehez? Alegia:
>
> Elortzatarrak ala elortzatarrak?
>
> mila sker
>
> Elortza'tar Mikel
> PD: Horien izen tekniko-teknikoa "jentilizio" ez bada ere, arren galderari
> erantzun.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago