[itzul] etxeko lanak bidali?

Jon Zeo finiridiszeos a bildua yahoo.es
As, Api 3, 18:01:20, CEST 2012


Nire ustez, "etxeko" eta "etxerako" hitzen arteko desberdintasun semantikoa, gehiago da euskaltegietan edota ikastoletan sortutako gaizki-ulertuetako bat, benetako bereiztasuna baino. Are gehiago, "etxeko" lirateke etxean egiten direnak (eskolan edo lanean agindutakoak, adibidez), eta "etxerako" etxea hornitzeko, apaintzeko (garbitu, gauzak konpondu, etab.)egiten direnak. 


________________________________
 De: Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Martes 3 de abril de 2012 17:40
Asunto: Re: [itzul] etxeko lanak bidali?
 
> Ta "etxerako lanak" izan beharko luke, ezta?

Ez dut uste.

Hiztegi elebidunetatik, "etxeko lan" ematen dute Elhuyarren eta
Zehazkik, eta "etxerako lan" Labayruk.

Gramatiketan, hau dio EGLU-Iek, 250. orrian:

<<Gaur "zertarako" esaten edo gutxienez idazten den euskalkietan ere,
haatik, lehen idatzi ere "zertako" idazten zen. Kardaberazek, esate
baterako, "zertako" dio; Axularrek eta, zer esanik ez.
"Zertako"-rí zuzen-zuzen dagozkion formak ditugu "igeritako"
(galtzak), "laneko" (tresna), "mezatako" (liburua), "lotako" (txanoa),
eta abar.>>

Sail horretan ikusten ditut nik "laneko arropa", "mendiko botak" eta beste.

Ongi izan!

PAtxi


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago