[itzul] etxeko lanak bidali?

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
As, Api 3, 23:29:14, CEST 2012


Bigarren arrazoia ontzat ala txartzat emateko ausardiarik ez, baina 
lehenengoa, batetik eta nagusiki, balio eskasekoa dela uste dut. 
Fenomeno asko dago oso zabalduta, baina hala egotea ez da onartzeko 
motibo aski. "Zeatikan joan nintzen" eta gisakoak ere erruz zabalduta 
daude; "leikezu", "ikusi dizut" eta beste hamaika ere bai; yeismoa ere 
gaitz larri baino larriagoa da egun: isiyik, ibiyi, are pil-piyean ere 
adituta nago, non eta irratian; "larunbatan"... zertarako segi? Horiek 
denak aski zabalduta daude, baina ezin ontzat eman inola ere.

Mikel Haranburu


On ar., 2012.eko apiren 03a 13:34, ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco 
Javier wrote:
> Ni ere zalantzan ibili naiz sartu ala ez, baina azkenean animatu naiz.
>
> "Etxeko lanak bidali" nahiko zabaldua dago. Itxura guztia dauka itzulpen txar batek eragindako esamoldea dela, egia. Ni modernoa ez naiz, baina bai oso guaia, eta ontzat emango nuke (dagokion mailan betiere), batetik eta nagusiki, zabalduta dagoelako eta, bestetik, ez duelako euskal esamolde bat ordeztu.
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago