[itzul] etxeko lanak bidali?

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Api 4, 09:50:15, CEST 2012


Eskerrik asko erantzuten diharduzuen guztioi. Hasteko Patxi Petrirenari,
galdera bideratzeagatik. Ea konpontzerik badudan neronek bideratu ahal
izatea.

Eskerrik asko Karlos eta besteei AGINDU aditzaren Bizkaiko-eta (Orixe...)
adieragatik, ezagutuagatik uneon kontziente ez nintzena. Kuriosoa da
nolanahi adiera honetan, alderatzea, OEHren lehen argitalpena, Karlosek
jasoa, eta gaur egun sarean dagoena, ez dakit zergatik 'bahetuagoa' edo.

Semantikoki hala ere errazagoa dirudi AGINDUk hartzea BIDALI aditzaren
adiera, maiz, 'bizidunak BIDALTZEA' 'JOATEKO AGINTZEA'-edo den puntutik...,
eta hortik 'bizigabeetara' ere. Iparraldean-eta (Nafarroa Garaian?) gauza
bera gertatzen da MANATU aditzarekin, IGORRIren zentzuan. Eta beraz fenomeno
zabala eta zaharra da.

Alderantzizkoari oraindik ere ez diot ikusten, ezagutzen, beste jatorririk,
espainoleko 'eskolako' erabilera baino. Horregatik zen galdea. Besterik da
esamoldeak izango duen arrakasta hemendik aurrera, ezagututa jada oraintxe
duena, eta zenbateraino merezi duen halako kalkoen 'hil ala biziko'
borrokak.

ETXEKO/ETXERAKO lanak kontuarekin. Badirudi euskaraz oinarrizko atzizkia,
zaharrena ere nolerebait, bi izen, bi sintagma, lotzeko, -(e)KO dela. Eta
ondoren etorri direla honen zehaztasun nahian -TIKO, -RAKO, -(e)KIKO ...,
bakoitzak seguru asko garapen desberdinak dituena euskararen alde eta aldi
desberdinetan. Nik ere nire idiolektoan maiz sentitzen dut jada NOIZAKO /
NOIZERAKO bezalako adnominal/izenlagunen beharra, nahiz eta hauek ez duten
izan batere tradiziorik NOIZKOren aldean (NOIZTI(KA)KO aldiz bai izan duen
bezala), eta NOIZERA(T)ek ere ugaria duen bezala.

Mila esker

Bittor


Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Patxi Petrirena
Sent: Tuesday, April 03, 2012 11:17 AM
To: ItzuL
Subject: [itzul] etxeko lanak bidali?

Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
"etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).


---------- Forwarded message ----------
From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
Date: 3 April 2012 10:10
Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>


Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut zuzenean
egin. Esan liezadake inork zergatik?

Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.

Ondo izan

ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:

Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko berrietan
ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude gurasoak".
Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul zela
leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.

Mila esker

Bittor

Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:

Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko lanak
ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala, edo
agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko lanen
bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere hala erabiliko
ote duten.

Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera hori
(agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur berriaren
izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da erabiltzen den
forma?

OEHn begiratuta ez dut ikusi uste halako erabilerarik, baizik eta IGORRI edo
zentzuzkoak. Ez AGINDU edo ESKATU zentzuzkoak. Baina ez dakit "ETXEKO LANAK
BIDALI" horrek, azpian bakarrik ote duen espainolezko "MANDAR/ORDENAR
TRABAJOS DE CASA" edo besterik.

Inork ezer esan baliezadake, eskertuko nioke.

Ondo izan.

Bittor




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago