[itzul] Europako kreditu erakundeak ikuskatzea

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
As, Api 17, 14:39:08, CEST 2012


Arratsalde on, Ainara

Beharbada jakinen duzu, baina badaezpada ere, euskaraz hiru tokitan aurkitu dut lege honen aipamena:
Ley 13/1992, de 1 de junio, de recursos propios y supervisión en base consolidada de las entidades financieras

Gure aldizkari ofizialean behin, 1997an, honela:
- 13/1992 Legea, finantza-entitateen baliabideei eta oinarri sendotuko ikuskapenari buruzkoa

Sarean, beste bi hauek aurkitu ditut:
- 13/1992 Legea, kreditu-erakundeen baliabide propio eta oinarri finkatuaren ikuskapenari buruzkoa
Hemen: http://www1.euskadi.net/guiaconsumo/curso_bancario/legislacion_eu.apl

- Baliabide propioei eta finantza-erakundeen ikuskapen kontsolidatuari buruzko 13/1992 Legea
Hemen: http://www.tesoro.es/eu/legislacion/index_legislacion_decretos.asp

(ohartuko zara itzultzaileok ez genuela bat egin "consolidado" horren ordaina ematerakoan; gainerakoetan ere ez dakit asmatu ote genuen)

Balio badizute...

Mikel Taberna


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Ainara Mendiola
Enviado el: lunes, 16 de abril de 2012 17:58
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Europako kreditu erakundeak ikuskatzea

Kaixo, guztioi:

Ba al dakizue nola itzuli ondorengo terminoak: supervisión en base
consolidada eta supervisor en base consolidada?

Mila esker,



Ainara Mendiola

maramara taldea






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago