[itzul] Calderete
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ost, Api 25, 11:26:48, CEST 2012
Nik, dudarik gabe, maileguaren alde eginen nuke: kalderetea.
Zer inporta du jatorria zein den? Euskaraz ere horrela esaten dugu. Beraz, euskara da orain. Eta mila tokitan agertu da horrela, festen programetan-eta.
Beste gauza bat da zergatik ez dagoen hiztegietan. Eta horrek bai kezkatzen nauela (pizza edo hamburguesa nola esan azaldu digute; hotz horiek bai ageri direla hiztegietan, baina "calderete" ez). Hiztegiak egiterakoan, "ustezko" ikuspuntu nazionalak huts egiten du maiz. Hitza beste "probintzia" batekoa izan balitz...
A! Eta pentsatzen jarrita, marmitakoa ere, azken batean, kalderete bat besterik ez da, haragiaren ordez arrainkia duena osagai. Baina ez dut uste horretatik abiatuta hitzak asmatzen ibili behar dugunik.
Fernando
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago