[itzul] Calderete

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Ost, Api 25, 12:59:08, CEST 2012


Gaztelaniazko hiztegietan calderete ez, baizik caldereta ageri da. Nik neuk,
gaztelaniazko horiek dakarten esanahia kontuan harturik, aski egoki deritzot
Adorez-ek eta Sarasolak dakartenari: arrain eltzekari nahiz arkume
eltzekari.  Iparraldekoei ere kalderete baino ulerterrazago gertatuko zaie
aipatu bi hiztegiena. Potaje esateko eltzekari dakar Lhande-k. Potaje
esateko, eltzekoa erabili ohi dugu geure inguruan. DIONISIO AMUNDARAIN

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Koro Garmendia
Enviado el: miércoles, 25 de abril de 2012 11:21
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Calderete

Kaixo:

Sarrigureneko festen egutegian, "kalderete" erabiltzen dute.

Oker ez banago, Gotzon Egiak "eltzekari" proposatu zuen aurreko aldi batean.

Ongi izan.

Koro Garmendia
maramara taldea




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago