[itzul] Internazionala

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 26, 17:53:10, CEST 2012


Arrazoia daukazula uste dut; hargatik, 'emadazu berri onaren saria'. OEHn hau ere badio: ""Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour 'félicitation'. Il dit encore en V, G, nouvelle en général" H". Hau da, 'emazkidazu zorionak (berri onagatik)'. Bata nahiz bestea, ondoren dioena gertatu dela ospatzeko esamoldea da, ezta?


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: kixmi
Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 17:35
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Internazionala

Gero eta sinetsiago nago "indazu albiristea" ez dela "emadazu berri 
(ona)", "berri ona dakar" baizik.
"Albricias" (euskarazko mailegua, "albiristea") berri onak zekartzan 
mezulariari ematen zitzaizkion sariak ziren.
Horregatik, mezulariak edo dena delakoak "da(d)me albricias" esaten zuen 
aurrena, berri onak zekartzala adierazteko.
Gero esapidetzat geratu da.
Euskaraz kalkatu egin da besterik gabe (OEH): Ea, iende penatuak, 
indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V 388)
Arestik Axularren aditz-sistemari buruzko azterlan bat egin zuen, eta 
ondo ezagutzen zuen haren lana; hartara, berak egin bazuen aipagai dugun 
Internazionalaren bertsio hori, ez da harritzekoa Axularren esamolde 
horixe iturritzat baliatzea.
Eta testuinguruak ere interpretazio horretara darama, "berri ona" 
bigarren bertso-lerro andanan esaten dena litzatekeelako.

Horra nire iritzia, besterik gabe.

26/04/2012 16:44(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
> Ez nago bertsio berri bat egitearen aurka, baina dagoena okerra delako ez, egokia ez delako, agian. Beharbada egia da Arestiri edo zena zelakoari akats hori leporatu geniezaiokeela, proletarioen abestia hizkuntza jasoan egitea. Baina ulergaitza bada ez da bertsioaren errua, abeslariarena baino. Esate baterako, Euzko Gudariak honelatsu abesten dute askok, ulertu gabe:
>
> Eusko gudaria(k) gara...
> Gerturi(k) daukagu odola...
> Irrintzi ba ke txuta, mendi tontorreaaaa(n)
> Goazen gudari danok ikurriña(n) atzea(n)
>
> Baina horregatik ez dugu bertsio berria eskatuko. Badakit ezjakintasun diferenteak direna, baina... ezjakintasuna ezjakintasun.
>
> Euskaraz eta gutxi gehiago zekienari "impasible el ademán" abesarazten ziotenean (nortzuk eta nazi alemanen lagunek abesarazi ere), normala euskaldun horrek "impasible el alemán" esatea (ideia elkarketa), euskaldun horrek eta espainol elebakar ezjakin askok ere bai.
>
> Dena dela, nire erantzuna esanahia argitzeko izan da, lehenengo itauna horixe zelakoan. Ez dut ezer esan egokitasunaz, zuzentasunaz baino, ortografiako zalantza gorabehera. Besteak beste, jatorrizkoa zein den ere ez dakit, eta ezin esan letrak hori esan behar duen ala beste zerbait.
>
> Bittorrek galdetu du zergatik ez dakien ia inork. Arrazoi soziopolitiko eta soziolinguistikoakatik dela esango nuke, ez bertsio arazoakatik.
>
> Bertsio berririk badago, indazue albiristea.
>
> Jon
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Xabier Aranburu
> Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 15:25
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Internazionala
>
> Ieepa!
>
> Falangistek abesten zuten "... impasible el ademán" (*Cara al sol* kantua)
> hark ere ez zuen aitzakiarik, gramatika aldetik, baina, nork arraio
> ulertzen zuen zer abesten ari ziren? Ez da harritzekoa askok "...imposible
> el alemán" kantatzea.
>
> Gauza bera esango nuke Arestiren *Internazionala*z: epikotasuna zenbat eta
> gorago, orduan eta ulergaitzago.
>
>   Eskertuko genuke bertsio ulergarriago eta xehexeagoren bat.
>
> Artzai
>
> ___________________________________________________
>
>
>
> Xabier Aranburu
> Hizkuntza Zerbitzuak
> Elhuyar Fundazioa
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> tel.: 943 363040
> www.elhuyar.org
>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
> dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
> bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
> 2012/4/26<jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>
>> "Indazu albiristea" 'emadazu berri ona' da.
>>
>> "Gertatuak ez du ardura" 'lehenak ez du axola' da.
>>
>> "Nor den herriak badaki" 'herritarrek eskubideen (indarraren...)
>> kontzientzia hartu dute' da, hots, 'herriak badaki (herria) nor den", 'nor'
>> 'ni banaiz nor' esaldian bezala ulertuta.
>>
>> "Oro gudura, hala!" 'denok gudara, ekin!' da, beharbada hatxe barik
>> idatziko genuke, baina tira.
>>
>> "adin" 'duin' da, hau da, 'mailakoa'.
>>
>> Ez diot aitzakiarik ikusten letrari.
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
>> Noren izenean: Bittor Abarzuza
>> Bidaltze-data: miércoles, 25 de abril de 2012 15:35
>> Nori: itzul a bildua postaria.com
>> Gaia: [itzul] Internazionala
>>
>> Kaixo: jakin nahi nuen nork itzuli zuen langileon Internazionala euskaraz,
>> maiatzaren lehenean ibiltzen den hau:
>>
>> ... eta zalantzak argitu:
>>
>> Zutik lurrean kondenatu
>> zaren langile tristea
>> Nekez ginen elkarganatu.
>> Indazu albiristea.  ZER ESAN NAHI DU?
>>
>> Gertatuak ez du ardura. ZER ESAN NAHI DU?
>> Jende esklaboa, jaiki!
>> Aldaketak datoz mundura.
>> Nor den herriak badaki. NONDIK NORAKOA?
>>
>> Oro gudura, hala! ZUZENA, EGOKIA ETA JATORRA AL DA?
>> bihar izan dadin
>> Internazionala
>> herriaren adin. BESTE MODU BATEZ?
>>
>>
>> Victor Abarzuza
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago