[itzul] Muelle Martillo
Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala
itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org
Al, Abu 20, 13:52:18, CEST 2012
Aupa Jon:
Miren naz Bermeoko Udaleko itzultzailea. "Muelle Martillo" dinozun hori, "Espigoia" da. Beti deitu izan jako holan Bermeon. Oraintsu hasi dira batzuk izen hori emoten. Ez dakit oraindik zelan etorri dan "martillo" deitzeko moda barri hau. Baina ez da aspaldikoa, orain dala urte gitxi zabaldu da eta batez be, gazteok erdal kutsua hartzen joan garan heinean gertau da. Beti izan da "espigoie" gure umetan be holan zan eta gure gurasoek holan deitu izan deutsie. Bermeoko Toponimiari buruz Irune Allikak eta Bitor Uriartek egindako lan mardulean be halan dago jasota, "Espigoia". Beraz, ez dago inolako zalantzarik, eta ahal dan neurrian ez daigun zabaldu gehiago hondino "martillo" izen hori.
Eskerrik asko.
Miren Uriondo Zabala
_____
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Mon, 20 Aug 2012 11:34:06 +0200
Subject: [itzul] Muelle Martillo
Bermeoko “Muelle Martillo” zelan da euskeraz?
Jon
Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: ingurumena guztion kontua da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120820/87a40435/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago