[itzul] Muelle Martillo

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Abu 20, 14:27:19, CEST 2012


Batak izen berezia eta besteak arrunta dirudie eta, izan leiteke
"Matrallo espigoia"?

 

Jon

 

 

________________________________

Nork: UEMA. Aizbea Renteria Layuno [mailto:uema a bildua uema.org] 
Bidaltze-data: lunes, 20 de agosto de 2012 14:18
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Muelle Martillo

 

Egun on, 

Toponimoa lanak diona zalantzan jarri barik, nire amak (nik gogoratzen
dudanetik behintzat eta 40 urte egiteko hilabete gutxi falta zaizkit)
inoiz ez dio "espigoia" deitu, "matrallue" baino. Nire ama lanez
neskatilla (itsasontzieko arraina ateratzeaz, janaria ekartzeaz...
arduratzen ziren andrak) eta saregina zen. Egun askotan tokatu izan zait
amari bazkaria "matrallora" eramatea bertan sareak josten egoten zelako.

Gure etxean behintzat, espigoia barik matralloa erabiltzen da eta nik
gure semeei ere horrela erakutsi diet.

 

 

 

 

 

Aizbea Renteria Layuno

UEMAko bateragilea

 

Donibane enparantza 1,1.a

48380 Aulesti  (Bizkaia)

*  94-627.91.95

*608.20.49.44

 

Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino
ez dira. Informazio pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. Zu ez
bazara hartzailea, jakinarazi iezaguzu mezua berriz jatorrira bueltatuta
eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi
guztiak.

 

From: Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala
[mailto:itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org] 
Sent: astelehena, 2012.eko abuztuak 20 13:52
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo

 

Aupa Jon:

 

Miren naz Bermeoko Udaleko itzultzailea. "Muelle Martillo" dinozun hori,
"Espigoia" da. Beti deitu izan jako holan Bermeon. Oraintsu hasi dira
batzuk izen hori emoten.  Ez dakit oraindik zelan etorri dan "martillo"
deitzeko moda barri hau. Baina ez da aspaldikoa, orain dala urte gitxi
zabaldu da eta batez be, gazteok erdal kutsua hartzen joan garan heinean
gertau da. Beti izan da  "espigoie" gure umetan be holan zan eta gure
gurasoek holan deitu izan deutsie. Bermeoko Toponimiari buruz Irune
Allikak eta Bitor Uriartek egindako lan mardulean be halan dago jasota,
"Espigoia". Beraz, ez dago inolako zalantzarik, eta ahal dan neurrian ez
daigun zabaldu gehiago hondino "martillo" izen hori.

 

Eskerrik asko.

 

Miren Uriondo Zabala

	 

	
________________________________


	From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
	To: itzul a bildua postaria.com
	Sent: Mon, 20 Aug 2012 11:34:06 +0200
	Subject: [itzul] Muelle Martillo

	Bermeoko "Muelle Martillo" zelan da euskeraz?

	 

	Jon

	 

	 

	 <http://www.turismoa.euskadi.net/s11-18805/eu/> 

 

 

 

________________________________


Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino
ez dira. Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira
bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako
fitxategi danak.
 
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea
beharrezkoa dan: ingurumena guztion kontua da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120820/ecca7feb/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3883 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120820/ecca7feb/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120820/ecca7feb/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago