[itzul] Zalantza
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
As, Abu 21, 09:08:12, CEST 2012
Jatorrizko testuan, bi adjektibok (simbólico eta identitario) izen bat
(valores) kalifikatzen dute. Euskaraz, izenondo konplexua eta zalantzazkoa
(<nortasun-adierazle>) erabili baino lehen, proba egingo nuke jatorrizko
egiturarekin:
<balio sinboliko eta identitarioak>
(<identitario> mailegua izan daiteke, hor, zalantza. Uste dut antropologian
"gizarte-identitate" eta "kultura-identitate" kontzeptuak zabal erabiltzen
direla, politikako kontzeptuaz gainera. Eta "nortasun" aski polisemikoa da:
carácter, identidad, personalidad. Horregatik, ez dakit zenbateraino den
egokia; gizarte-zientzietakoek esan behar lukete, adibidez, <repli
identitaire / repliegue identitario> gisakoetarako nahikoa dugun <nortasun>
edo, adibidez, <identitatearen eraketa> eta <nortasunaren eraketa> gauza
bera diren. Euskaltermen, adibidez, psikologian eta soziolinguistikan
<identitate> erabiltzen da, eta ez <nortasun>. Maileguari dagokionez,
minimoa betetzen du: jatorriz frantsesa da, baina gaztelaniaz ere normal
erabiltzen da, DRAE hiztegian ez egonda ere; eta ingelesera ere pasatzen
hasi da "identitary" formaz. Eta euskaraz ere erabili da, eta erabiltzen
da: Iñaki Segurola, Joseba Zulaika, Aurelia Arkotxa, Berria...)
Beste aukera bat hitz-elkarketa izan liteke: <sinbolo- eta
identitate-balioak>
Bestela, <nortasun> ezinbestean erabili beharrekotzat joz gero:
<balio sinbolikoak eta nortasunezkoak> / <sinbolo- eta nortasun-balioak>
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2012/8/21 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskaltel.net>
> Gau on. Zalantza daukat honekin:
>
> 'Valores simbólicos e identitarios'
>
> Balio sinboliko eta nortasun(identitate)-adierazleak
>
> ala
>
> Balio sinbolikoak eta nortasun-adierazlekoak
>
> Mila esker, aurrez
>
> joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120821/89562414/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago