[itzul] Nursery

imanol salegi isuuis a bildua yahoo.es
As, Abu 28, 10:04:24, CEST 2012


Kaixo.

Haurrek ingeles apur bat ikasteko liburu marrazkidun bat itzultzen ari naiz. Marrazkietan ohar batzuk daude, ingelesezko zenbait hitz eta haien itzulpenak adierazten dituztenak. Liburuan deskribatutako egoeratako batean neskato batek bere txakurtxoa supermerkatu bateko "zaindegi" batean utzi beharra du. Oharrak "Nursery/Guarderķa" dio. Bi zalantza sortu zaizkit. 


Egokia al deritzozue maskotak ordu batzuez zaintzeko gune horiek aipatzeko zaindegi edo maskota-zaindegi erabiltzea? 

Egokia al deritzozue, zaindegi erabiliz gero, nursery hori bere horretan uztea? Izan ere, haur batek hiztegiren batean nurseryren esanahia bilatuko balu ez luke nik emandakoa aurkituko. Beharbada, egokiena oharra erabat aldatzea izan daiteke, eta "Pet day care / Maskota-zaindegi" jartzea. 


Aldez aurretik, mila esker,

Imanol
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120828/cf979571/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago