[itzul] Joan/Joanes/Joane ebanjelaria eta León Marciano
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 11, 13:42:54, CET 2012
Ez naiz erlijio kontuan oso jantzia. Zenbat Joan izan ziren? Apostolua, bataiatzailea, ebanjelaria: bi ala hiru ziren? Eta zelan daukate izena?
Euskaltzaindiak 66. arauan (Santutegiko izen ohikoenak) sarreran behin eta berriro aipatzen du Joanes (eta Joana, emakumezkoa) eta zerrendan Joanes/Joan dakar eta ohartxo bat: Leizarragak Bataiatzaileari Joanes deritzo eta apostoluari Joan.
125. arauan (San, santu, done eta besteren erabilera) (Done) Joane, (Jondoni) Joanes, (Jondane) Joane Batista eta (Jondoni) Batista dakartza adibideetan, nor den nor zehaztu gabe eta arauaren funtsa izena bera arautzea izan gabe.
129. arauan (Aita Santuen izenak) Joan / Joanes dakar.
Beste aldetik zein izen jarri ez dakidan ebanjelari horren ikurra lehoia ei da, lehoi hegoduna, eta 'león marciano' ere esaten zaio. Nola esaten da euskaraz?
Eskerrik asko,
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago