[itzul] proyecto estrella

o-lertxundi a bildua ivap.es o-lertxundi a bildua ivap.es
Ost, Urt 25, 15:21:18, CET 2012


Nik ez det esan "ezin", inondik inora. 
Zuk zure iritzia eman duzu, hona hemen nirea: noiz arte jarraituko dugu itzultzen gauzak "esaten diren bezala" eta ez "esan beharko liratekeen bezala"? Alegia, alderantzizkoaren aldekoa naiz ni. 

Esaten diren bezala esaten ditugu, gero: talde desabantailadunak, giza baliabideen birkokatzea, izendapen aske, zuzkidura-bizitegi, zabor iraunkorra eta kafe jasangarria, ingurumen-alderdi, gaixo akutu eta azpi-akutu eta abar eta abar.



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Koldo Biguri
Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:15
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] proyecto estrella

Ondo, 

Zer dela eta ezin da esamolde hori itzuli Argian, Berrian, Zuzeun, Goiena albistarian, Garan, Irutxuloko Hitzan eta beste hainbat eta hainbat weborritan lasai asko erabiltzen duten bezala?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago