[itzul] proyecto estrella

Xabier allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urt 25, 16:48:36, CET 2012


Zeuk aipatzen dituzun erabilera okerren adibideek argi erakusten dute
asko eta asko dagoela jendearen hizkeran hobetzeko (gramatika aldetik,
hizkera-estiloaren aldetik, eta abar eta abar). Hain zuzen ere
horrexegatik, hau da, argi eta garbi okerrak direnak bolo-bolo
dabiltzanez jendearen hizkeran, eta egoera hori zuzentzeak berez
botarazten dituen izerdiak direla-eta, ez al zaizu iruditzen
gehiegizkoa dela desegokitasunaren ikuspegitik askoz ere
zalantzazkoagoak diren fronteei ERE ekitea?

Aipamen asko egin dituzu baina ez diozu nik eginiko galdera zehatzari
erantzun: Zergatik da desegokia, zure ustez, "proiektu izar" (mesedez,
ez aipatu beste adibide batzuk baizik eta horixe bera)?

Zuk galdetu edo iradoki duzu ea zergatik euskaldunok hartu behar
ditugun gure inguruko hizkuntzetan aski orokortuak dauden hitzak edo
espresioak. Eta nik galdetzen dizut: zergatik beste hizkuntzei
baliagarria zaiena ez zaigu guri ere, euskaldunoi, baliagarria izan
behar? Zer gertatzen da? Euskaldunok buruargiagoak garela, eta begi
nahiz belarri zoliagoak dauzkagula, beste hizkuntza batzuetan inolako
arazorik gabe berenganatzen dituzten hitzei eta espresioei akatsak eta
desegokitasunak aurkitzeko, beste hizkuntza horietako hiztunei
oharkabean pasa zaizkienak? Ez, ez horixe.

Xabier Aristegieta

Xabier Aristegieta

o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-01-25):
> Ah, eta Zarautzen, aspaldi  honetan, "gure eguneroko
> Hizketaldietan", hauxe entzuten dugu:
>
> Gero deitzen dizut, uzten diazu baloia?, bihar ikusten gara.... eta
> horrelakoak mila!
>
> Otxandion, gaur egun, goazen esateko goiaz esaten dute. Han bizi den batek
> esanda.
>
> Gero eta gehiago erabiltzen direnez, horiek ere aurrera!!!???
>
>
> Eta gure adibide zehatzean, izar hitza ez da kasu guztietan ondo txertatzen.
>
> Ven a visitar nuestro hotel estrella.. nik ez nuke esango hotel izarra.
> Premiamos a nuestros clientes estrella... gure bezero izarra? Edo bezero
> izarrak?
>
> Eta zeinek esaten du gaztelaniaz hitz batez esaten dena euskaraz ere hitz
> beti berberaz esan behar denik? Zergatik ez erabili hitz egokiena
> kontestuaren arabera? Izar hitza ere termino bihurtu behar ote dugu ba
> orain! Mugiezin eta sacrosantoa!
>
> Okerrena da, azkenean, ibilian-ibilian, belarria ohitu egingo zaigula eta
> halaxe esaten hasiko garela, denok. Horrelaxe ari zaigu usteltzen...
>
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: o-lertxundi a bildua ivap.es
> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:50
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
>
>
>
> Beste nonbaiten, leku asko eta onetan, erabilia izatea zergatik onartzen
> duzue besterik gabe, argudiorik gabe? Edo argudioa ote da ba hori bera, bere
> horretan? Beste batek esan du eta kitto.
>
> Begira, lehengoan Eroskin, sukaldeko ontzien lekuan: Eltxeak eta
> Beirategiak.
>
> Eltxean argi dago akatsa dela, baina beirategia gaztelaniazko vajilla-ren
> baliokidetzat jo behar dugu orain?
>
> Eta lehen aipatu ditudan horiek guztiak ere ontzat eman behar al ditugu,
> "zeba bai"?
>
> Gainera, gauzak nola esaten diren hori oso erlatiboa da, denbora kontua da.
> Lehen gauzak era batera esaten ziren eta orain beste batera.
>
> Adibidez, lehen langileak langile ziren eta orain giza baliabide edo
> enplegatu. Zein da hobea? Orain erabiltzen dena, orain erabiltzen delako?
>
> Beste hitz asko ere aldatu ditugu ba, erabiliak izan arren. Non dago hortaz
> esaten dena onargarritzat jotzearen muga? Edo ez dauka batere?
>
>
>
>
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Xabier
> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:33
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
>
> Bale, Oihana, baina, orduan, zu planteatzen ari zarena da gure
> inguruko hizkuntza nagusiek eta guk geuk ere, gure eguneroko
> hizketaldietan, erabiltzen dugun espresio baten kontrakarrean
> joatea... eta, horretarako, oso sendoa izan behar du argudioak. Nik
> ezin dut aurkitu mezu honen hasieran aipatutakoak baino sendoagorik.
> Zer argudio da zurea? Esan duzu "trakeskeria" bat dela "izar"
> erabiltzea. Zergatik?
>
> Xabier Aristegieta
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-01-25):
>> Lehen bidali dudan mezua sinatu gabe joan zait, eta egiletza argitzeko
>> bakarrik bidaltzen dut hau.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen
>> (2012-01-25):
>>> Nik ez det esan "ezin", inondik inora.
>>> Zuk zure iritzia eman duzu, hona hemen nirea: noiz arte jarraituko dugu
>>> itzultzen gauzak "esaten diren bezala" eta ez "esan beharko liratekeen
>>> bezala"? Alegia, alderantzizkoaren aldekoa naiz ni.
>>>
>>> Esaten diren bezala esaten ditugu, gero: talde desabantailadunak, giza
>>> baliabideen birkokatzea, izendapen aske, zuzkidura-bizitegi, zabor
>>> iraunkorra eta kafe jasangarria, ingurumen-alderdi, gaixo akutu eta
>>> azpi-akutu eta abar eta abar.
>>>
>>>
>>>
>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
>>> Noren
>>> izenean: Koldo Biguri
>>> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:15
>>> Nori: ItzuL
>>> Gaia: [itzul] proyecto estrella
>>>
>>> Ondo,
>>>
>>> Zer dela eta ezin da esamolde hori itzuli Argian, Berrian, Zuzeun, Goiena
>>> albistarian, Garan, Irutxuloko Hitzan eta beste hainbat eta hainbat
>>> weborritan lasai asko erabiltzen duten bezala?
>>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago